GURUTXURTUK IRTEERA ANTOLATU DU: SAKONETATIK ITZURUNERA

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak irailaren 13an, igandean, mendi irteera antolatu du, Sakonetatik Itzurunerainoko bidea eginez.

Non eta noiz elkartu: Parte hartu nahi dutenak Guria parean edo suhiltzaileetako biribilgunean elkartuko dira, goizeko 09:00etan.

Ibilbidea: Egun pasako irteera izango da, 9,2 kilometroko luzerakoa eta 210 metroko desnibel positiboarekin.

Izen-ematea: Izena emateko, Gurutxurtuko lokalera (Santa Marina kalea, 2, Zarautz) hurbildu beharko da irailaren 7an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era. Antolatzaileek datak errespetatzeko eskatzen dute.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana