UWC Espainiak 2027rako beka deialdia ireki du. Beka osoa edo partziala izango dute Nazioarteko Batxilergoaren bi ikasturteak erakundearen ikastetxeetan egin nahi dituzten gazteek.
Nori zuzenduta dago?
- Espainiako nazionalitatea izan behar da deialdiaren unean, edo azken 8 urteetan Espainian bizi izana.
- 2010ean edo 2011ko irailaren 1a baino lehen jaio behar da (ikastetxeek ez dituzte onartzen ikasturtea hastean 16 urte bete gabe dituztenak).
- DBHko 4. mailan edo Batxilergoko 1. mailan (edo baliokideetan) ikasten egon behar da, eta aurreko maila gaindituta izan.
- Espediente akademiko ona eta ingelesez oinarrizko maila izan behar dira.
Epea: 2026ko urriaren 5era arte

.png)