Etxebizitza eskuragarria aurkitzea eta nahi gabeko bakardadeari aurre egitea: Bizihabik bi erronka horiei erantzun nahi die, gazteen eta adinekoen arteko bizikidetza sustatuz.
Etxebizitza bat aurkitzea gero eta zailagoa da gazte askorentzat. Aldi berean, adineko pertsona askok bakarrik bizi behar izaten dute, nahiz eta etxean beste norbaitekin partekatzeko moduko gela bat izan. Egoera horiei erantzuteko sortu da Bizihabi, belaunaldien arteko bizikidetza-programa.
Eusko Jaurlaritzak sustatzen du programa, Kuvu erakundearekin elkarlanean, eta helburu nagusi bi ditu: adinekoen nahi gabeko bakardadea arintzea eta gazteei etxebizitza eskuragarriagoa izateko aukera eskaintzea.
Nork har dezake parte?
65 urtetik gorako pertsonak, Euskadin bizi direnak eta beren etxean bakarrik bizi direnak, etxebizitza partekatzeko gela libre bat dutenak.
35 urtetik beherako gazteak, ikasleak edo lanean ari direnak, programaren bidez ostatu hartzeko interesa dutenak.
Nola funtzionatzen du programak?
Bizihabin parte hartzeko, lehenik eta behin, izena eman eta norberaren profila, ohiturak eta bizikidetzari buruzko nahiak azaldu behar dira. Informazio horretatik abiatuta, programako taldeak pertsona bateragarrienak bilatzen ditu.
Ondoren, interesdunek elkar ezagutzeko elkarrizketa egiten dute, eta, bi aldeak ados badaude, bizikidetza-hitzarmena sinatzen dute.
Gainera, prozesuak ez du kontratua sinatzearekin amaitzen: Bizihabik etengabeko jarraipena eta bitartekaritza eskaintzen ditu, bizikidetza egokia izan dadin eta sor daitezkeen arazoei erantzuteko. Baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileentzat, zerbitzuaren kostua Eusko Jaurlaritzak estaltzen du.
.png)
.png)