Urrian zehar, egunerokoan zein etorkizuneko proiektuetan lagungarriak izan daitezkeen hainbat gai landuko dituzte GAZetik antoltatuko itzaldiek.
Teknologiaren erabileraz, etxebizitzaz, etxeko gastuez eta enplegu publikoaz arituko dira saioetan, informazio praktikoa eta baliabide erabilgarriak eskainiz.
Jarraian, urriko egitaraua:
Urriak 8 / 18:00
Saio honetan, teknologiaren erabileraz jabetzeko, arreta hobeto kudeatzeko eta ohitura digital osasuntsuagoak garatzeko gakoak landuko dira.
Urriak 15 / 17:00
Saio honetan, etxeko hornidurek hileko gastuetan duten eragina aztertuko da. Kontsumobideren eskutik, tarifak, fakturak, energia-etiketak eta gizarte-bonu termiko eta elektrikoa azalduko dira.
Urriak 20 / 18:00
Etxebizitza bilatzen ari diren edo etorkizunean alokatu edo erostea planteatzen duten pertsonei zuzendutako saioa izango da. Eskura dauden baliabide, laguntza eta onurak aurkeztuko dira, baita etxebizitza alokatzeko edo erosteko prozesuan kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak ere.
Urriak 26 · 18:00
Lanbideren eskutik, sektore publikoan lan egiteko interesa duten pertsonek enplegu publikoaren aukerak eta sarbide-prozedurak ezagutzeko aukera izango dute.
Saioetan parte hartzeko, izena eman beharko da formulario honen bidez:
https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink
.jpg)