GOITIBEHERAK KUADRILLA EGUNEAN, ANIMATU PARTE HARTZERA!

Aurtengo Kuadrilla Egunean goitibeheretan parte hartzera ausartzen zara?

Kuadrilla Eguna gerturatzen ari da, eta dagoeneko hasi dira goitibeherak prestatzeko lanak. Aurten ere, nahi duenak aukera izango du bere goitibehera propioa diseinatu eta muntatzeko, eta, ondoren, egunean bertan parte hartzeko.

Goitibehera hutsetik eraikitzen ausartzen ez direnentzat ere badago aukera: aurrez prestatuta dauden goitibeherak erabiltzeko aukera egongo da. Beraz, ez dago parte hartzeko aitzakiarik!

Tailer irekietan goitibehera egiteko beharrezko material eta erreminta guztiak izango dira eskura.

Tailer irekiak: urriak 3, 4, 6, 9, 10, 11 eta 13

Ordutegia: 17:00-20:00

Lekua: Gaztelekua

Izen-ematea: urriaren 10era arte, 644 05 67 70 telefonoan.

Animatu, bildu kuadrilla eta prestatu zuen goitibehera!

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana