Azaroan, GAZek hainbat online hitzaldi antolatu ditu gazteen eguneroko bizitzan lagungarriak izan daitezkeen gaiak lantzeko.
Lau saio izango dira, guztira, eta honako gai hauek jorratuko dira:
Azaroak 5, 18:00: Pisukideen arteko bizikidetza hobetzeko tresnak.
Azaroak 12, 18:00: Etxebizitza-alokairuaren lege-alderdiak: eskubideak, betebeharrak eta kontratuak.
Azaroak 17, 18:00: Oinarrizko finantza-hezkuntza: dirua kudeatzen, aurrezten eta erabaki egokiak hartzen ikasteko.
Azaroak 24, 18:00: Oposizioei aurre egiteko gakoak: ikasketa antolatzea, motibazioa mantentzea eta emozioak kudeatzea.
Hitzaldiak online izango dira, eta gai bakoitzaren inguruko ezagutza eta egunerokoan aplikatzeko tresna praktikoak eskuratzeko aukera emango dute.
Animatu eta eman izena!

.png)