16 eta 29 urte bitartean dituzu eta lan bila zabiltza? Gazte Bermea (GarantÃa Juvenil) sistemak lan-merkatuan sartzeko aukera berriak eskaintzen dizkie lanean edo ikasten ez dauden gazteei.
Gazte Bermea gazteen enplegagarritasuna eta lan-munduan txertatzea sustatzeko ekimena da. Programaren bidez, hainbat aukera izan ditzakezu, hala nola:
- Doako prestakuntza: lan-merkatuan sartzeko edo zure gaitasunak hobetzeko ikastaroak.
- Kontrataziorako laguntzak: gazteen kontratazioa sustatzeko neurriak.
- Enpresetako praktikak: lan-esperientzia eskuratzeko aukera.
- Enplegua eta autoenplegua: lan-munduan sartzeko edo zure proiektu propioa abian jartzeko laguntza.
Nork eman dezake izena?
Gazte Bermean izena emateko, besteak beste, honako baldintza hauek bete behar dira:
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
- Espainiako lurraldeko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Eskaera aurkeztu aurreko egun naturalean lan egin ez izana.
- Eskaera aurkeztu aurreko egun naturalean hezkuntza- edo prestakuntza-ekintzarik jaso ez izana.
- Gazte Bermeako programetan parte hartzeko interesa eta konpromisoa adieraztea.
Nola eman dezakezu izena?
Gazte Bermean izena emateko, Gazte Bermeako webgunearen bidez egin dezakezu, edo enplegu-bulego batean.
.

.png)