Dantza egiteko, bideoak grabatzeko, tailerrak antolatzeko edo lagunekin bestelako ekimenak martxan jartzeko toki baten bila zabiltza? Zinema pilotalekuan bi espazio ditugu 16-34 urte bitarteko nerabe eta gazteen eskura!
Zure zaletasunak lantzeko, sormena garatzeko, proiektuak aurrera eramateko edo aisialdiko plan desberdinak egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Eskuragarri dauden espazioak:
Ikuskizun aretoa
50 lagun inguru hartzeko edukiera duen aretoa da. Hiru mahai handi, proiektorea eta pantaila edo telebista, eta musika-ekipoa ditu.
Aurkezpenak, topaketak, tailerrak, jarduerak edo bestelako ekimenak egiteko espazio egokia da.
Ispilu gela
Ispiludun pareta bat eta musika-ekipoa dituen gela da. Dantza egiteko, koreografiak entseatzeko, bideoak grabatzeko edo bestelako jarduera sortzaileak egiteko aproposa.
Nola erreserbatu?
Gelak erabiltzeko, Gazte Informazio Bulegoarekin harremanetan jarri eta honako informazio hau bidali beharko duzu:
Erabili nahi duzun eguna eta ordua.
Parte-hartzaile kopurua.
Arduradunaren izena eta harremanetarako datuak.
Erreserbaren arrazoia.
Harremanetarako:
688 812 439 / gazteinformazioa@zarautz.eus
.jpg)