Baskonia ikustera azaroak 22an


         Igandean 43 gazterekin joan ginen Buesa Arenara Baskonia jokatzen ikustera. Partidu ederra izan zen, azken unerarte emozioz betea, giro bikaina zegoen bertan eta errepikatzeko gogoarekin itzuli ginen guztiok.
        

Haize-orratz Buesa Arenan

            Ikusten duzuen bezala partidua amaitzean Aker agurtzera joan ahal ginen eta talde argazkia atera berarekin.
           Beste sorpresa bat ere izan genuen, baskoniako jokalari guztiek sinaturiko kamiseta zozketatu genuen autobusean eta irabazlea Urko Gahona suertatu zen, zorionak Urko!!

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana