II. Haize-orratz festa Azaroak 27an

            Orain urtebete pasatxo gure esku-hartze proiektuari izena jartzea erabaki genuen eta proiektuaren indarberritze momentua festa batekin ospatzea pentsatu genuen. Elkarrekin sorkuntza piztuaz eta errespetua oinarritzat hartuta gozatzea dugunez funtsa, tradizio bihurtzea erabaki dugu eta aurtengo Haize-orratz festa Azaroak 27an izango da.

         Zarauzko gazteak anitzak direnez, aniztasun hau islatuko duen festa antolatu nahi izan dugu gune ezberdinak jarriaz, dibertsio modu desberdinak aukeran izateko: zirku gunean material ezberdinekin esperimentatu ahalko da, sorkuntza gune bat izango dugu buztinarekin, sukaldaritza gunea gofreak egiteko, futbolin txapelketa eta fotocall-a mozorrotzeko materialarekin.

        Guzti honetaz gain informazio gune bat jarriko dugu non ikusi ahalko diren urtean zehar egin ditugun irteera eta ekintza ezberdinak argazki erakusketan, eta bertan egongo da gazte informatzailea gabonetarako programaren inguruko informazioa banatzen. Gabonetarako izen emateak abenduak 1 eta 15a bitartean egin ahalko dira informazio bulegoan.
     
        Festarako unea ere izango dugu gazte dj-ekin (Javi eta Davila). Eta amaiera emateko "gazte saskia" zozketatuko dugu arratsalde bukaeran, guneetan parte hartuaz lortu ahalko dira zozketarako zenbakiak. Saskian daude: altavoz eramangarria bluetooth-arekin, kaskoak, mugikor kargadore eramangarria, bixera dotorea, Dobble jolasa, Hama-beads-ak, etab.

       Anima zaitezte!!
*euria bada zinema pilotalekuan egingo dugu festa.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana