Euskal Astea 2016

Irailaren 1etik 9ra bitartean Euskal Astea ospatuko da Zarautzen. Ekintza ugari prestatu dira astean zehar eta egun handia, Euskal Jai Eguna, 9an ospatuko da. 

Egitaraua hemen eskuratu dezakezu.

Hemen duzu Euskal jai Eguneko Egitaraua:

IRAILAK 9, OSTIRALA
7:00. Goiz eresia herriko kaleetan zehar.
8:00. Goiztarrak taldearen irteera
8:30. Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak
10:30. Frantziskarren elizan, meza nagusia
11:45. Alproja taldearen irteera
12:00. Munoan antzezlana, "Zarautz 2016: Kultur herriburua"
Eguerdian, Musika plazan, erromeria trikitilariekin, txistulariekin eta dultzaineroekin.
Ordu berean. Legez Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin
13:30. Lege Zaharren enparantzan, karro lehiketa eta sari banaketa
14:00. Musika plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin
17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin. Ondoren erromeria
19:15. Iñurritzan, Lizarrako larrain dantza herrikoia dultzaineroekin
20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara
22:30. Musika Plazan erromeria trikitilariekin
22:30. Munoan, dantzaldia Trikidantz taldearekin
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana