Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko dira Enplegu
Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta
baliabideak lantzeko.
Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
GENERO
BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA
Lan kontziliazioaren eta
jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu
(lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta
horiei dagozkien eskubide eta beharrak.
-Data: Irailak 16
-Hizkuntza: gaztelania
LAN
BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU
Jarduera honen bidez, zereginen
denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko duzu, zehaztutakoa
bete eta ebaluatzeko.
- Data: Irailak 23
- Hizkuntza: gaztelania
ENPLEGU WEBGUNEAK
Enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzu.
- Data: Irailak 30
- Hizkuntza: euskara
KONPETENTZIEN
BIDEZ ELKARRIZKETA
Elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren
gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako
elkarrizketa motak ezagutuko dituzu.
- Data: Urriak 14
- Hizkuntza: gaztelania
GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA)
Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
- Data: Urriak 28
- Hizkuntza: euskara
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
A lo largo de septiembre y octubre en el Centro de Empleo de la
Mancomunidad Urola Kosta vamos a impartir cursos de formación para
trabajar aspectos y herramientas que influyen en el proceso de búsqueda
de empleo. Los cursos se realizarán en la sede de la Mancomunidad Urola
Kosta (Urdaneta bidea 6, Zarautz), de 9:30 a 12:30.
Puedes consultar toda la información aquí.
Ikastaroak lana bilatzen laguntzeko, iraila eta urrian, Enplegu Zentroan
04:29
Albisteak
,
ikastaroak
,
Lana