Euskal Dantza Ikastaroak

Kultura saila eta Alaken taldea akordio batera iritsi dira euskal dantzak sustatzeko gure herrian eta Musika plazan orain arte egiten ziren dantza saioak egonkor-tzeko. 

Honela, ikastaroa eskainiko dute nahi duen ororentzat eta hileko lehen igandetan dantzaldia izango da Musika plazan. Besteak beste ikasiko dira Dantza Jausiak (mutxikoak), Bolant Dantzak, Lantz eta Baztango Zortzikoak, Axuri Beltza, Fandango eta Arin-arina, Trikitixa, Porrusalda, Jota... eta baita koreografia jakina duten talde dantzak, Larrain Dantza, Mutil Dantzak, Banakoa eta taldearen arabera sortu daitezkenak.

Urrian 14an hasiko dira Aritzbatalden, hasiberriak (17:00-18:30) eta jarraipen taldea (19:00-20:30). Izena Sanz Enean (85 euro).

- Helduentzat (+16)
- Ostiral arratsaldetan kiroldegian
- Hasiberrien taldea eta jarraipen taldea
- Urriak 14an hasiera
- Matrikula 85 euro (ordainketa bakarra)
Informazioa eta izan ematea:  
Sanz Enea Kultur Etxean / kultura@zarautz.eus / 943 00 51 20

Kultura Zarautz junto con el grupo Alaken ofrecerán cursos de bailes vascos. 

- Para mayores de 16 años
- Todos los viernes en el polideportivo. La primera clase será el 14 de octubre
- Grupos para principiantes y veteranos
- Matrícula de un único pago de 85 euros
- Información e inscripciones:
Sanz Enea Kultur Etxean / kultura@zarautz.eus / 943 00 51 20


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana