Zatoz gazte!! Zarautzen gazteen zerbitzua definitzeko prozesua

Abian da Zarauzko gazteen zerbitzua definitzeko prozesua, eta horretarako zarauztar gazteek esateko dutena hartuko da oinarritzat. Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu webgunea.

Orain arte hainbat zarauztar gazteekin elkarrizketak egin dituzte eta hona lau zarauztar gazteren ikuspuntua. Egindako elkarrizketa guztien lagin txiki bat baino ez da, eta azaroaren 17an egingo dugun lehen bilera irekian horiek eman dutena eta gehiago ikusteko aukera izango duzu. Ez bakarrik ikustekoa, baita  iritzia ematekoa ere, nola ez!

 18 eta 30 urte arteko zarauztarra baldin bazara, etorri zaitez eta parte hartu Zarauzko Gazte Zerbitzua definitzeko egingo dugun lehen bileran. 

Zarauzko kiroldegiko hitzaldi aretoan, azaroaren 17an, 18:ooetan.

Eskuratu hemen eskuorria



 



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana