Koadrila eguna antolatzen jarraitzeko bilera irekia

Ostiral honetan, urriak 5, 19:00etan, Gaztelekuko bilera gelan, Koadrila Eguna antolatzen jarraitzeko bilera irekia deitu du Udalak. 
Aurten Koadrila Eguna urriaren 20ean ospatuko da eta eguneko egitaraua prestatzeko lanean ari dira Gazteria sailetik. “Gazteentzako, nerabeentzako eta haurrentzako ekintza ezberdinak ditugu esku artean eta proposamen guztiak ongi etorriak izango dira. Gazteok, zuen ideiak behar ditugu! Iaz antolatu genituen Goitibeherak eta mus txapelketan parte hartzeko gogoa baduzue, azaldu bilerara!”, adierazi dute Gazteria sailetik.
EGUNA: Urriak 5, ostirala

ORDUA: 19:00

TOKIA: Gaztelekuko Bilera gela
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana