OSASUN MENTALA: ZURE BURUA ULERTZEN IKASI.
Auto-ezagutza eta onarpen pertsonala, osasun mental on baterako giltza.
Osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da.Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, gure osasun mentala hobetzeko helburuarekin.
DATAK: Azaroak 16, 17:30-20:30
LEKUA: Elgoibarko kultura-etxea (Sotoa) / Aurrez aurre
HIZKUNTZA: Euskaraz
HARTZAILEAK: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.
INFO+ gipuzkoa.eus