IKASTAROA: AUTODEFENTSA FEMINISTA

Emakumeen* Etxeak Emakumeentzako Jabetze Eskolarekin batera "Autodefentsa Feminista" ikastaroa antolatu dute. Bertaratzen direnek arlo teorikoa eta praktikoa landuko dituzte.

Erasoak identifikatu eta indarkeria nondik datorren ikasteaz gain, eguneroko bizitzan gertatzen diren erasoei aurre egiteko mekanismoak jorratuko dituzte. Norbere buruarekiko konfiantza berreskuratzeko asmoz, norberaren gaitasunak eta autoestimua landuko dituzte.

Horrez gain, indarkeriaren inguruko mitoak eta errealitateak aztertuko dituzte, baita indarkeriaren ondorio indibidualak eta kolektiboak ere.

EGUNA: Martxoak 27, larunbata

ORDUTEGIA: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00

IZEN EMATEA: 943 005 136 telefonora deituz edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera mezua bidaliz. Izen emate epea martxoaren 23an bukatuko da.

PREZIOA : 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIK EGINDA


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana