Udaran boluntario lanak egin nahi dituzu?
Boluntariotzak denboran jarraikortasuna izateko bokazioa du eta boluntariotza legeak une batean edo epe motzean egindako borondatezko ekintzak ez ditu boluntariotzatzat hartzen. Hala ere, batzuetan irabazi asmorik gabeko entitateek, hainbat kanpaina edo epe motzeko ekintzak burutzeko, epe baterako laguntza osagarria behar izaten dute.
2021eko udako ekimenak jasotzen ari dira Gizalde, hemen orain artekoak:
- -AIZKORRI ESKAUT TALDEA – Astialdi ekintzak, irteerak eta ingurumenaren aldeko ekintzak haur eta gazteekin.
- -AMHER SOS ARRAZAKERIA – Gaztelera eta euskara klaseak eta mintzapraktika etorkinekin.
- -ATZEGI – Oporraldiak.
- -BAGERA – Mintzalaguna programa.
- -ESPERANZA LATINA – Haurrei zuzendutako prestakuntza eta aisialdi ekintzak.
- -GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA – Uda programa.
- -HAURRALDE FUNDAZIOA – Udalekuak.
- -HIRITARRON HARRERA SAREA – Gaztelerako klaseak gazte etorkinentzat.
- -HIRITARRON HARRERA SAREA – Migratzaile gazteentzako arropa antolatu eta banatzea.
- -HIRITARRON HARRERA SAREA – Elikagaien banaketa.
- -JATORKIN AL NAHDA – Aisialdiko jarduerak, tailerrak, gaztelania irakatsi, etab, gazteekin eta haurrekin.
- -KATUBIHOTZ – Katuen zaintzarako ekimenak.
- -ITSAS GELA – MATER MUSEOA – Ingurumen sentsibilizazio kanpaina.
- -ORTZADAR. Mugako adimena duten pertsonekin aisialdia.