Inkesta irekia da eta edozeinek parte har dezake, https://thefuturegame.org/ plataforamaren bitartez. Galdetegia joko moduan planteatuta dago, modu dinamiko eta arinean bete ahal izateko. Gazteen errealitatean eta etorkizunean eragina izango duten funtsezko gaiak landu dira. Adibidez:
- Nola irudikatzen dugu 2050 urtea?
- Ikusiko dugu eraldaketarik gure planetan?
- Zer debekatuko litzateke lehen, haragiaren kontsumoa, prostituzioa edo armak?
Aldi berean, EAEn erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko 1.000 gazterekin inkesta itxi bat egingo da, emaitzen errepresentazio zuzena bermatzeko.
Inkesta prozesu baten hasiera izango da. 'The Future Game' ekimenak fase ezberdinak izango ditu, urritik urtarrilera bitartean. Lehen fasean, inkesta zabalduko da, eta bigarrenean, 40 eguneko ikasketa-prozesu ireki bat egongo da, Twitch sare sozialaren bidez, eta 100 gaztek parte hartzeko aukera izango dute, errealitatea interpretatzeko, ikasteko eta etorkizunerako proposamenak lantzeko.