BBK Fundazioak eta UNESCO Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, esperientzia profesional bat errazteko asmoz.
Beka horiek Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza atalean eta Zientzia eta Teknologiaren Bioetika eta Etika atalean garatuko dira, hurrenez hurren.
Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2022ko otsailetik uztailara.
BEKAREN EDUKIAK:
- Bekadun bakoitzari hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko zaio, Nazio Batuen eta UNESCOri buruzkoa. Formazio hau UNESCO Etxeak emango du UNESCOn lanean hasi aurretik.
- Beka bakoitzak 10.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa du.
- Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki baten egingo da. Kontu zenbaki honen titularra bekaren onuraduna izango da.
EPEA: Abenduak 15