PARTE HARTU GAZTE PANELEAN

Gazteen Euskal Behatokian 15 eta 34 urte bitarteko gazteen panel egonkor bat osatu nahi dute, euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko erreferentea izango dena.

Helburu hori lortzeko, zure iritzia behar dugu. 15 eta 34 urte bitarteko gazteen panel egonkor bat osatu nahi dugu, euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko erreferentea izango dena.

Zer da panel bat?
Populazio talde bateko pertsona adierazgarrien talde bat da, aldian-aldian, borondatez informazioa ematen duena. Ematen den informazio guztia anonimoa eta konfidentziala da. Panelean parte hartzea borondatezkoa da; beraz, pertsona bakoitzak erabakitzen du noiz amaitzen duen bere parte-hartzea.

Nork osatzen du?
Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko zu bezalako pertsonek.

Zertara behartzen nau?
Kontsulta batzuei erantzun beharko diezu inkesten bidez (online edo telefonoz).

Kasu batzuetan, elkarrizketetan eta/edo eztabaida ?taldeetan parte hartzeko laguntza eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.

Zenbat aldiz?
Urtebetean 4 kontsulta baino ez dira egingo. Mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz kontsultaren gaiari buruz informazioa emateko, bete behar duzun inkestarako esteka batekin.

Zer lortzen dut? 
Egindako inkesta bakoitzarekin oparien zozketa batean sartuko zara.

Eztabaida taldeetara joatea edo banakako elkarrizketa bati erantzutea kasu guztietan sarituko da.

Nola emango dut izena?
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana