GAZTEAK LANKIDETZAN 2022


Ireki da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2022 programan izena emateko epea

1990 eta 2000 urte bitarteko EAEko gazteek har dezakete parte eta eskabidea online egin beharko dute otsailaren 15a arte.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetzak antolatutako programa da. Honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Ekintzak Amerika, Asia eta Afrikako zenbait herrialdetan burutzen direnez, parte hartzen duten gazteek aukera dute ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko. Esperientzia honek 3 hilabeteko iraupena du, uztailetik urrira arte, eta 100 plaza eskaintzen dira.

Programan 1990 eta 2000 urte bitartean jaiotako gazteek baino ezin dute parte hartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egon behar dute edota euskal izaera politikoa izan. Izen-ematea online egin beharko dute identifikazio elektroniko bitartez. Eskabidea egiteko momentuan daukaten prestakuntza akademikoari buruzko datuak zein laneko edota boluntariotzako esperientziari buruzko informazioa adierazi beharko dute. 

Eman izena hemen!

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana