ETIKASI 2022



Bidai hezigarrien bitartez giza eskubideei eta etikari buruz ikasi nahi? Ipar Irlandan eta Euskadin gertatutako gertuko historia lehen eskutik ezagutzeko prest? 

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da ‼️ Bere helburua etikari eta giza eskubideei buruz ikastea da, Ipar Irlandako eta Euskadiko leku enblematikoetara bisita hezigarriak eginez. 

Interesdunek izen-emate fitxa bidaltzeko epea martxoaren 13ra arte izango dute.

Bestalde, martxoaren 16rako, lau dokumentu bidali beharko dituzte:

  • Egiten ari diren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat (matrikula, adibidez).
  • Giza Eskubideen eta bizikidetzaren arloarekin zerikusia duten interesak, kezkak eta esperientziak azaltzen dituen motibazio gutun bat. Euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daiteke.
  • Giza Eskubideen inguruko hausnarketa propio bat (900 hitzekoa gutxienez eta 1.500 gehienez).
  • Ingeleseko B2 maila frogatzen duen ziurtagiria.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana