I. BOLUNTARIOTZA AZOKA

Azoka maiatzaren 7an ospatuko da Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan, 10:30 eta 14:00ak bitartean. 

Gizarte arloan lan egiten duten 26 elkarteren postuak egongo dira azoka honetan eta bertara gerturatzen diren pertsona guztiek euren elkarteetan burutzen duten boluntariotza lana gertutik ezagutzeko eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egiteko aukera izango da.

Elkarte hauek izaera ezberdinak dituzte: kirola, kultura, aisia, gizarte arloa...

Goizean zehar, animazio ekintzak eta tailerrak egongo dira eta herritar guztiak gonbidatuta daue.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana