HAZILAN PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA








Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi duten 20-44 urte eta goi mailako ikasketak dituztenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko.

Partaide guztiek izango dute enpresetan egonaldia egiteko aukera. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea eta azken edizioari buruzko xehetasun guztiak azaltzeko, informazio saio bat egingo da


INFORMAZIO SAIOA
  • Uztailak 19, asteartea, 11:00etan
  • Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian.
PROGRAMAREN XEHETASUNAK
Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Hona hemen xehetasunak:

ARGIBIDEAK ETA IZEN EMATEA
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan.

Izen-emateari buruzko argibideak ere emango dira astearteko informazio saioan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

943 89 08 08 (Vanessa Garcia) / hazilan@urolakosta.eus 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana