AUZOLANDEGIAK 2023


Auzolandegiak 2023 programa martxan dago. Maiatzaren 8ra arte 18-30 urte bitarteko gazteek aukera izango dute programan aurreinskripzioa egiteko.

Programa udan zehar egiten da eta gazteek parte-hartu ahal izango dute Euskadin, estatu mailan eta nazioartean egiten diren auzolandegietan (nazioarteko auzolandegiak ez dira oraindik baieztatu). Auzolandegi bakoitzak 15 eguneko iraupena izaten du normalean.

IZEN EMATEA:
Apirilaren 13tik maiatzaren 8ra

ZER DIRA AUZOLANDEGIAK?
Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana