EMANTZIPA PROGRAMA


Emantzipa programa 25-29 urteko (biak barne) gazteen emantzipaziorako laguntza zuzena da.

Hilean 300 euro ordaintzen dira, gehienez 24 hilabetez.

Laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dituzu: Gogoratu, eskabidea egiten duzunean, betekizun horiek justifikatu beharko dituzula dagokion dokumentazioarekin.

  • 25 eta 29 urte bitartean izan behar dituzu.
  • 12 hilabete erroldatuta Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 3 urte erroldatuta azken 10 urteetan.
  • Errentamendu-kontratu baten titular izan behar duzu, banaka edo errentari kide gisa (etxebizitza partekatuz), edo salerosketa-kontratu baten titular gisa, banaka edo jabekide gisa, eta horrek hileroko ordainketa ekonomiko egiaztagarria ekarri behar du berekin.
  • Ezin zara ohiko etxebizitzaz bestelako etxebizitza baten jabe izan, salbu eta etxebizitza hori ezin duzula baliatu egiaztatzen baduzu (banantze edo dibortzio-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik).
  • Laguntza eskatzen duzuenon ohiko bizileku iraunkorra izan behar du etxebizitzak.
  • Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen edo saltzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte).
EPEA: Otsailaren 20tik azaroaren 29ra


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana