Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute. Programa Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du.
Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie:
- Lau emanaldi Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan. Horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa da.
- 500 euro garbiko konpentsazio ekonomikoa jarduketagatik (kontratazio kostua aparte).
- Artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatzea.
- Tabakaleran Kutxa Fundazioaren instalazioetan entsegu-espazioak doan eta partekatuta erabiltzea (prestasunaren arabera).
- Komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, produkzioari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat.
Deialdian izena eman duten proiektu guztiei doan parte hartzeko aukera emango zaie komunikazio eta sustapen, eszenografia, produkzio, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programan.