Aurreko urteetan bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) astialdiko talde batzuen udako jarduerak bildu eta zabaldu ditu.
Udan astialdiak duen presentzia nabarmena da, irabazi asmorik gabeko astialdi taldeek eta mugimenduek beraien ahalegina bikoizten dute kanpamenduak, udalekuak (ireki zein itxiak) eta abar antolatzeko. Gainera, familiek interes berezia dute urteko sasoi honetan astialdi hezigarriko jardueretan.
Aurten, Euskadiko hiru lurralde historikoetako astialdiko 49 talderen 82 jarduera bildu ditugu.
Jarduera horiek zeintzuk diren jakiteko, zerrenda hau jartzen dugu zuen eskura, informazio guztia izan dezazuen.