AUZOLANDEGIAK: JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA












 ZER DA AUZOLANDEGI BAT?
Jatorri desberdineko 20 gaztek osatutako talde batek konpromisoa hartzen du borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, bi asteko epean elkarrekin bizi eta gizarte proiekzioa duen proiektu batean parte hartzeko, hainbat jarduera osagarrirekin.

Auzolandegian, entitate bakoitzak nahi duen gaia jorra dezake: ingurumena, arkeologia, berrikuntza, gizarte-lana, artea, ondarea berreskuratzea, antzerkia, komunikazioa, etab.

NOIZ EGITEN DIRA?
Auzolandegiak udan izaten dira, uztaila eta abuztuan, eta txanda bakarrekoak edo bikoak izan daitezke. Txanda bakoitzak bi asteko iraupena izaten du.

ANTOLAKETA
Auzolandegietako ekintza nagusia goizetan egin ohi da. Entitateak laguntza / aholkularitza teknikoa eskaini beharko du garatzen den lana burutzeko.

Arratsaldeetan, partaideek aisialdiarekin lotutako ekintzak egiten dituzte (tailerrak, irteerak, igerilekua, etab.)

Gazteak begiraleekin daude egin guztian zehar (baita auzolanean ere), eta haiekin egiten dituzte arratsaldeko jarduerak, asteburuko txangoak, etab. Haien ardurapean ere egiten dute "etxe" barruko bizitza, hala nola, jan, lo edo garbitu.

EUSKO JAURLARITZA ESKAINTZA
- Animazio-zerbitzua (begiraleak)
- Elikadura / jantoki-zerbitzua
- Parte-hartzaileen asegurua
- Literak eta koltxoiak, behar izanez gero
- Koordinazioa

ENTITATEAREN EKARPENA
- Auzolandegia garatzeko laguntza teknikoa
- Materiala, tresneria edo arropa aproposa lana ondo garatzeko
- Ostatua: lo egiteko lekua, sukaldea, jangela eta biltegia izan behar ditu
- Sarbidea kirol instalazioetara
- Garraioa auzolandegia garatzen den tokira arte, ostatutik urrun egon ezgero
- Txango baten ordainketa

INFORMAZIO GEHIAGO
gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus / 945 019 501
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana