GRADU AMAIERAKO LANAK ETA MASTER AMAIERAKO LANAK LAGUNTZEKO BEKAK

Zarauzko Udaleko Gazteria sailak Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) diruz laguntzeko bekak emango ditu. Helburua, Zarautzen unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazteek ikasturte amaierako lanetan Zarauzko errealitateak aztertzea sustatzea da.

HELBURUA:
- Lana Zarautzekin erlazioa izatea (ekimenak, zerbitzuak, industria, historia…).

- Beka eman ondoren, Udalak antolatutako aurkezpen-saio publiko bat egingo da.

BALDINTZAK:
- 21 eta 30 urte bitarteko adina.
- Zarautzen erroldatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Zarautzen erroldatuta egon beharko du aurreko hiru urtetan (etenik gabe), edo gutxienez 10 urtetan, etenekin.

- 2024-2025 ikasturtean, GRALeko edo MALeko ikasgaian matrikulatuta egotea.

- Fakultatean, proiektuak gutxienez 6ko kalifikazioa izan beharko du, bestela ez da bekaren bigarren zatia emango eta lehenengoa itzuli egin beharko da.

- Lanak Zarautzi buruzkoak izan behar dira eta euskaraz idatzitakoak.

- Zarautzen bertan egingo den aurkezpena ere, euskaraz egin behar da.

EPEA: Abenduak 10

BEKAREN ZENBATEKOA: 1.000€ lan bakoitzeko (gehienez 10 beka emango dira)

INFORMAZIOA ETA AURKEZTEKO BIDEAK:
Udaletxean (HAZ - Herritarren Arreta Zerbitzua)
Astelehenetik ostiralera: 7:30 - 15:00
Ostegunetan: 8:30 - 14:30 / 16:30 - 19:00   

Bide elektronikotik (BAKQ – izenpe txartela behar da).



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana