Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen zerbitzuak EKITEN IKASGUNE 2025 ekimenaren baitan. 2025eko azarotik 2026ko otsailera bitartean, pertsona ekintzaileei eta mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko 6 prestakuntza tailer egingo dira.
Ekimenaren helburua da ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa-ideiari edota enpresari buruzko hausnarketa sustatzea, eta kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea.
Hauxe da prestakuntza tailerren eskaintza:
- 2025/11/14: Ekitean jakin beharrekoak eta negozio plana
Ekintzaileek enpresa bat martxan jartzeko prozesuan kontuan hartu beharrekoak azalduko dira: negozio plan bat egiteak duen garrantzia, eta bertan aztertu beharrekoak, besteak beste. Halaber, eduki ditzaketen diru-laguntzen inguruko informazioa ere emango da.

- 2025/11/28: Merkatu azterketa, marketina eta plan komertziala
Ekintzaileak merkatuan beste enpresa batzuekin lehiatu behar du, eta bere bezero potentzialek merkatuan beste aukera batzuk ere badituzte. Hala, komunikazioak produktuak/zerbitzuak merkatuan aurkezteko duen garrantzia azalduko da: plan komertzialaren edukia, marketin online eta sare sozialak...

- 2025/12/12: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa
Kudeaketa ekonomikoak eta horren jarraipenak duen garrantzia azalduko da. Ekintzaile bakoitzak bere negozioaren zenbakiak ulertu eta egoki kudeatzea da helburua.

- 2026/01/16: Forma juridikoak eta eratzeko izapideak
Ekiteko era juridiko ezberdinak eta enpresa abian jartzeko egin beharreko izapideak hartuko dira kontutan.

- 2026/02/06: Zerga arloa
Enpresa bat martxan jartzeak dakartzan zerga betebeharrak esplikatuko dira: Ticket Bai, PFEZ, BEZ.

- 2025/02/20: Lan arloa. Langileen autonomoen erregimen berezia
Langile autonomo izateak zein ezaugarri dituen agertuko da: kotizazioa, prestazioak… Langile baten eta autonomo baten desberdintasunak.

.jpg)
.png)