DOAKO ONLINE HITZALDIAK

Beste hilabete batez, GAZ zerbitzutik doako online hitzaldi sortu antolatu du, 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduak.

Oinarrizko finantza-hezkuntza 
Urtarrilak 12 – 18:00
Diru-sarrerak eta gastuak hobeto ulertzeko gakoak, aurrezten ikasteko eta erabaki finantzario kontzienteagoak hartzeko. Diru-sarreren eta gastuen arteko oreka- edo desoreka-egoerak, aurrezkiak kudeatzeko modua eta zorpetzearen aukerak eta ondorioak azalduko dira.

 Enplegua bilatzeko tresna digitalak  / Urtarrilak 15 –  17:30
Enplegua bilatzeko baliabide digitalak ezagutzeko eta lan-aukerak hobetzeko tailerra.

Zukutu zure LinkedIn profila  / Urtarrilak 21 – 17:30
Zure LinkedIn profila optimizatzen ikasi, nabarmendu eta aukera profesional gehiago lortzeko.

NORABIDE: Focus Group / Urtarrilak 29 – 11:00
Ongizate emozionalari buruz hitz egiteko espazioa. Azkenaldian burua mila gauzetara baduzu (estresa, antsietatea, fokurik eza, sareetan besteekin alderatzea, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua, bakardadea...), hau interesatzen zaizu.

NORABIDE: Focus Group / Urtarrilak 29 – 18:00
Ongizate emozionalari buruz hitz egiteko espazioa. Azkenaldian burua mila gauzetara baduzu (estresa, antsietatea, fokurik eza, sareetan besteekin alderatzea, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua, bakardadea...), hau interesatzen zaizu.

Urtarrilean hasten da NORABIDE, gazteentzako ongizate emozionalerako urteko programa. Baina hasi aurretik, galdetu eta benetan entzun nahi dugu.

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink  ✍️

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana