ETXEBIZITZA ALOKATZEKO GAZTELAGUN PROGRAMAREN DIRU-LAGUNTZAK

 


18 eta 35 urte bitartean badituzu, zure diru-sarrerak erregularrak badira eta zure ohiko etxebizitzarengatik alokairua ordaintzen ari bazara, hau interesatzen zaizu. 


BALDINTZA OROKORRAK:
18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.

- Euskal Autonomia Erkidegoan 6 hilabetez etenaldirik gabe egoitza izatea.

- Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).

- Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta)

- Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.

- Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.

- Errenta banku-transferentziaren, Bizum, ordainketa elektroniko… bitartez ordaindu behar duzu.


BALDINTZA EKONOMIKOAK

  - Banaka: Urtean diru-sarrera gordinak 27.687 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.
  - Familia-unitate modura: Urtean diru-sarrera gordinak 33.902 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.
  - Familia ugaria: Urtean diru-sarrera gordinak 36.163 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.

Etxebizitzaren hileko errentak ezingo du honakoa baino garestiagoa izan: 
- 800 euro Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
- 750 euro Bilbo eta Donostiako eremu metropolitarretan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
- 675 euro gainerako udalerrietan.
INFORMAZIOA: 
945 569 020 / gaztelagun@alokabide.eus



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana