Naturarekiko sentsibilitate eta interes komunak dituzten beste gazteekin ezagutzarako leiho berriak zabaltzeko aukera.
Zer da Bihotz Berdeak?
Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzendutako programa da, berezkoa duten naturarekiko ezagutza eta zaletasuna sustatzea helburu duena. Urria eta ekaina bitartean, askotariko diziplinak lantzeko irteera ezberdinak antolatzen dira hilean behin, igande goizetan, Gipuzkoako naturagune eta txoko ezberdinetara.
Gazteei urte beteko ibilbidea proposatzen zaie, ondoren, bakoitzaren interesak, nahiak eta aukerak jorratzen jarraitzeko bidea bilatzen lagunduz.
- Gai bakoitzeko adituek gidatutako saioak, euskaraz.
- Lagunarteko giro batean, ezagutzarako leiho berriak irekiko ditugu, ekoaktibismoa bultzatzearekin batera.
- Esperientzia plazeretik bizitzea eta gazteek berezkoa duten natur zaletasunari jarraipena ematea lehenesten du egitasmoak, teoria eta praktika uztartzen dituzten saioen bitartez.
- Horrez gain, programak lagun berriak egin eta pasioak partekatzeko aukera emango dizue.
.png)