Europako Parlamentuak Schuman bekak eskaintzen ditu gazteek erakunde europar batean esperientzia profesionala izan dezaten. Praktika hauek ordainduak dira eta Europako Parlamentuaren lan-gune ofizialetan egin daitezke: Brusela, Luxenburgo edo Estrasburgo, baita Europako beste bulego batzuetan ere.
Baldintza nagusiak
- 18 urte edo gehiago izatea.
- Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna izatea
- Unibertsitate-titulua izatea edo Lanbide Heziketako titulazioa izatea.
- Europar Batasuneko hizkuntza ofizial bat ondo jakitea eta bigarren hizkuntza batean maila egokia izatea.
- Aurretik Europar Batasuneko erakunde batean bi hilabete baino gehiagoz lanik edo praktikarik egin ez izana.
Noiz eskatu behar da?
Praktikek 5 hilabeteko iraupena dute. Bi deialdi nagusi daude:
- Urritik otsailera bitarteko praktikak: eskaera maiatzaren 1etik 31ra egin behar da.
- Martxotik uztailera bitarteko praktikak: eskaera urriaren 1etik 31ra egin behar da.
Zalantzarik baduzu, idatzi Zarautz Gaztera eta lagunduko dizugu informazioa argitzen!
Gurekin kontaktuan jartzeko bideak: gazteinformazioa@zarautz.eus / 688 812 439
.png)
.png)