Hizkuntzak online lantzeko baliabideak EU Academy plataforman!
Europan ikasi, lan egin edo boluntariotza egin nahi duzu? Hizkuntza bat lantzea lehen urrats ona izan daiteke.
- Zer da?
Bertan, hizkuntzak eta kultura lantzeko baliabideak aurki daitezke.
EU Academy Europar Batasunaren online plataforma da.
“Language & culture” atalean, besteak beste, Online Language Support, OLS, programarekin lotutako edukiak daude.
- Zer landu dezakezu?
Plataforman hizkuntza baten oinarrizko edukiak lantzeko baliabideak daude:
Plataforman hizkuntza baten oinarrizko edukiak lantzeko baliabideak daude:
Hiztegi erabilgarria
Eguneroko esamoldeak
Egoera praktikoak
Hizkuntza ulertzeko eta erabiltzeko ariketak
- Zergatik da interesgarria?
Hizkuntza pixka bat prestatuta eramateak lagundu dezake:
Hizkuntza pixka bat prestatuta eramateak lagundu dezake:
Atzerrian hobeto moldatzen
Ikasketak edo lana seguruago jarraitzen
Jende berria ezagutzen
Esperientzia gehiago aprobetxatzen
- Nola hasi?
Sartu EU Academy plataformako Language & culture atalean eta begiratu eskuragarri dauden baliabideak.
Sartu EU Academy plataformako Language & culture atalean eta begiratu eskuragarri dauden baliabideak.
Zalantzak badituzu, idatzi Zarautz Gaztera eta lagunduko dizugu informazioa bilatzen.

.png)