Hona hemen Diputatuen Kongresuak deitutako bi beka-programen inguruko informazioa.
Komunikazio instituzionalaren arloko prestakuntza praktikorako bekak
Diputatuen Kongresuak 6 beka deitu ditu komunikazio instituzionalaren arloan prestakuntza praktikoa jasotzeko. Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan edo Publizitatean eta Harreman Publikoetan graduatutako gazteei zuzenduta daude.
Bekek hilean 1.500 euro gordineko dirulaguntza eskaintzen dute, 2027ko otsailetik abendura bitartean.
Epea: azaroaren 18ra arte. INFO+
Europar Batasunari eta Espainiako sistema konstituzionalari buruzko prestakuntza praktikorako bekak
Diputatuen Kongresuak beste 4 beka deitu ditu Europar Batasunari eta Espainiako sistema konstituzionalari buruzko dokumentazio-, estatistika-, informazio- eta analisi-lanetan prestakuntza praktikoa jasotzeko.
Beka horietara aurkezteko, Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan edo Nazioarteko Harremanetan titulua izan behar da, gutxienez 7ko batez besteko nota lortu behar da eta ingeleseko C1 maila egiaztatu behar da.
Bekek hilean 1.500 euro gordineko dirulaguntza eskaintzen dute urtebetez, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Epea: azaroaren 18ra arte. INFO+
.png)