KULTURA DIGITALAREN AUTOBUSA

Asteburu honetan Kultura Digitalaren autobusa izango da Munoan, ekintza eta jardueren eskaintza zabalarekin. Bi egunetan, 20:00etan Pen Drive baten zozketa egingo da parte hartzaileen artean!

Ekintza honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere. 

MARTXOAK 16, LARUNBATA
17:00: Scratch ezagutu (10-12 urte). Irudiekin programatzen ikasi. Jolas txikiak programatuko ditugu eta etxean ikusteko aukera izango duzu. Ikasi eta sortu etxean nahi adina joku!

18:00. Bideo-jokoak sortu (12-14 urte). Tresna erraz bat erabiliz bide-joko sinple bat sortuko duzu, matematika, logika eta irudimena landuz.

19:00. Code Wars (14-16 urte). Java, C, C++ edo Python bezalako programazio-lengoaia profesionalaren hastapena landuko duzu. Webguneak edo beste proiektu batzuk sortzeko erabili dezakezu.

MARTXOAK 17, IGANDEA 
10:00. Code.org (6-8 urte). Programatzen ikasten hasteko, naizoarteko plataforma honetan oinarritutako programazio-saioak txikientzat.

11:00. Scratch ezagutu (9-10 urte)

12:00. Bideo-jokoak sortu (11-12 urte)

Informazio gehiagorako sartu esteka honetan. 

¡Ya está aquí la semana de la Cultura Dgital! Este fin de semana estará el Autobús Digital en la Munoa con varias actividades.

Podrás crear videojuegos, aprender sobre programación y mucho más.

Infórmate haciendo click aquí.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana